IB Kontseiluan bailarako gazteen talentua erakartzeko proiektu berria onartu da

2019-04-05

IB Sarearen Kontseilua bildu da apirilak 4ean Azkoitian. Urola Erdiko Enpresa, Hezkuntza eta Udal ordezkariek osatzen dute Kontseilua.

Kontseiluaren helburu nagusietako bat, eskualdeko eragile arteko elkarlana bultzatzea da egitasmo konkretuen bitartez.
Azken Kontseiluan, gune bakoitzaren berri eman eta eragileek elkarlanean abian dituzten proiektuen jarraipena eta azterketa egin da proiektu berrien proposamena eginez.

Besteak beste, enpresek eskualdeko Enpresa Gunearen osaera berria eta UrolaTalent proiektua azaldu dute, ikastetxeek eragile eta enpresekin dituzten elkarlan proiektu eta bisitak, eta ikasleen lan orientazioa indartzeko. abian jarriko den programa IBko enplegu teknikariekin.

Izarraitz Lanbide Heziketaren aldetik, enpresekin eta enplegu arloekin elkarlanean garatzen ari den laneratzeko konpromisodun ikastaroen berri eman du, amaieran bailarako 20 langabetu kontratatuak izango direlarik. Udal ordezkariek elkarlanean garatzen ari diren bi proiektu azpimarratu dituzte: ordezkari politikoekin abian jarriko den lurralde garapena eta gobernantzaren inguruko prozesua, eta UrolanEkin Proiektua, bazterkeria egoeran dauden herritarrak lan munduratzeko ibilbide formatibo egokituak eta gizarteratze enpresak bultzatzea helburu duen proiektua, inklusio soziala sustatzeko eskualdean.

Kontseilukideek aztergai izan dute bestetik, ikastetxeen proposamena, eskualdean talentua mantendu eta erakartzeko eta honen inguruan proiektu berri bat abian jartzea onartu da, ekintza berriak abian jartzeko.

Kontseiluan partehartu duten eragileak: Sidenor, Berritek, Azpeitia eta Azkoitiko udal zinegotziak, Izarraitz Lanbide Heziketa, Azkoitia BHI eta IBko talde teknikoa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia