Eskualdeko enpresen langileen kapazitazioa eta talentua garatzea helburu izanik, enpresen beharretara egokituriko formakuntza eskaintza eguneratua bultzatzeko ekintzak bideratzen dira enpresa arlotik.
Azpeitiko udalak IMH eta Deustorekin sinatutako akordioen bitartez, Azpeitiko Basazabal Jauregian hasi dira dagoeneko maiatzean langile eta langabetuentzat enpresaren arlo desberdinetako ikastaroak. IBren enpresa arloarekin elkarlanean, enpresen behar eta interesak jaso dira eta eragile desberdinekin ikastaroak diseinatu eta antolatu.
Formakuntza eskaintza osagarriak diren bi lan ildotan bereizten da:
- Produkzio arloan IMHren eskutik eskeinitakoak:
- Heidenhain 530: programazioa.
- Planoen interpretazioa.
- Tolerantziak.
- Cam NX.
- Fanuc fresado: programazioa.
- Autocad.
- Enpresen kudeaketan eskeinitako ikastaroak Deustoren eskutik: (Banakako moduloetan eman daiteke izena):
- Proiektuen kudeaketa.
- Enpresaren lege arloak.
- Oinarrizko finantza kudeaketa.
- Adimen emozionala enpresara aplikatuta. Lidergoa eta taldeen kudeaketa.
- Giza baliabideak erakundeetako pertsonen zuzendaritza.
- Administrazio publikoarekiko harremanak.
Ikastaroak maiatzetik azarora eskeiniko dira. Izen ematea irekita dago Programazio osoaren xehetasunak ondorengo dokumentuetan: