Online erosketak dira azkeneko urte hauetan gehien hazi diren merkataritza modalitatea, eta bereziki aipatzekoak dira “Erosketa-sareak”. Horrelako web-orrialde hauetan deskontua duten edozein produktu edo zerbitzu aurkitu ditzakezu.
Deskontu horiek lortzeko erregistratzea eskatuko dizute, normalean zure izen-abizenak, korreo elektronikoa eta pasahitz batekin nahikoa izaten da, erosketaren bat egitea nahi baduzu, beste datu pertsonalak ere eskatuko dizkizute.
Erosterakoan kontuan hartu:
- Erosketa egin aurretik kontratazio baldintzak irakurtzea oso garrantzitsua da.
- Ziur egon eskaintzen dizuten deskontuak merezi duela, horretarako konparatu jatorrizko enpresaren web orrialdean azaltzen den prezioarekin.
- Ziurtatu enpresaren datu guztiak azaltzen direla.
- Erosketarekin erlazionatutako dokumentazio guztia gorde.
- Ez ahaztu zure eskubideak ez dutela deskonturik: Eta erositako produktua gehienez 30 eguneko epean bidali behar dizutela (beste epe bat adostu ez baduzu), produktua jasotzen duzunetik 14 eguneko epea duzula bueltatzeko inolako arrazoirik eman gabe, erositako produktu horrek 2 urteko bermea duela eta erositako eta eskainitako produktuak bat ez badatoz, erreklamatu dezakezula, eta hala badagokio, ordaindutako zenbatekoa itzuliko dizutela.
Edozein zalantza KIUBean argituko dizugu, 10:00etatik 14:00etara.
ASTELEHENA, ASTEAZKENA ETA OSTIRALA: Azpeitia, Enparan 1, 2. Solairua. Telf.: 943 15 71 93 e-mail: omic@azpeitia.eus
ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN: Azkoitia, Kale Nagusia 60-62, 4º piso. Telf.:943 85 73 05 e-mail: omic-azkoitia@kontsumo.net