Eskualdeko 5 ikastetxeetako ZIMAT arloko irakasleek “3D diseinua eta inprimaketa”, “Programazioa” eta “Robotika” gaietan esperiantzia onak partekatu dituzte

2024-02-08
Hezkuntza ZIMAT

Otsailak 5 astelehenean, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak Urola BHI-n bildu ziren “3D diseinua eta inprimaketa”, “Programazioa” eta “Robotika” arloetako ezagutzak eta esperientzia onak partekatzeko asmoz. Lan saioa, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuan identifikatu zen behar bati erantzuna ematera dator, ikastetxe ezberdinetako teknologia mintegietan garatzen diren praktika onak partekatzea hain zuzen ere.

Lan saioa, oso emankorra izan zen eta irakasleek tresna, irakaskuntza metodologia ezberdinak nahiz antolaketa ereduen inguruan hausnartzeko aukera izan zuten.

Datozen asteetan, ikastetxeen artean esperientziak trukatzeko lan saio berri bat egitea aurreikusten da. Kasu honetan, ikastetxeetako baratzeak izango dira hizpide. Lan saioan, baratzeetan landu daitezken ZIMAT proiektuen inguruan hausnartu eta praktika onak partekatuko dira.

“ZIMAT Urola Erdian” Proiektua, (Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea eta Teknologia) 2017/2018 ikasturteaz geroztik dago abian eta eskualdeko DBH nahiz Batxiler mailako ikasleengana bideratzen da proiektua. Ikasturtean zehar lantzen diren proiektu ezberdinen bidez, ikasleengan Zientzia eta Teknologia gaitasunak eta bizipenak sustatzea du xede. Era berean, eskualdeko irakasleei bestelako metodologiak aplikatu eta garatzeko laguntza eskaini nahi zaie.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia