Eskualdeko 55 gaztek, Izarraitz LH-ren Erdi Mailako zikloen eskaintza ezagutzeaz gain, eskualdeko enpresa zein eragileak bisitatu dituzte

2023-05-11

Gerolan proiektuaren baitan, eskualdeko 5 ikastetxeetako 55 gazte inguruk, Izarraitz Lanbide Heziketa bisitatu dute Erdi Mailako Zikloen eskaintza ezagutu asmoz.

Helburua, Izarraitz Lanbide Heziketak Erdi Mailako zikloetan duen prestakuntza-eskaintza ezagutzea izan da, batetik. Bestetik, Izarraitzek eskaintzen dituen ziklo desberdinen baitan, bakoitzak izan dezakeen irteera profesionala ezagutzeko aukera izan dute enpresa desberdinetara egindako bisiten bidez.

“Mekanizazioa” zikloko interesatuek Alberdi, Talleres Arrieta eta Ekintza Mekanizatuak enpresak bisitatu dituzte. “Arotzeria eta Altzarigintza”, “Instalazioa eta Altzari Hornikuntza” eta “Zura prozesatzea eta eraldatzea” zikoetan interesatuak, aldiz, Astigarraga Kit Line enpresan izan dira, eta “Menpekotasun Egoeran dauden pertsonen Arreta” zikloko interesatuak, berriz, Zestoako San Juan egoitzan.

Gerolan proiektuak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da. Ekimenaren helburu nagusia ikastetxeetako orientazio plana indartzea da, eta, horretarako, hainbat lan ildo lehenesten dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia