Eskualdeko empresa turistikoen lehiakortasuna bultzatu eta berauen zein Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziaren arteko elkarlana sustatu asmoz, pasa den martxoak 24 eta 30ean, Gura Market_In-eko profesionalen laguntzarekin eskualdeko alojamenduei zuzendutako Marketing turistiko tailerrak izan dira Azkoitiko Intsausti Jauregian.
Bi saiotan banatuta galdera hauei erantzuten saiatu dira hizlari eta partehartzaileen artean, enpresak eta jomuga turistikoa lerrokatuta; Zein da beren jomugaren balio proposamena? Zein turista mota nahi dira? Non daude? Nola bidaiatzen dute? Zein dira beraien ohitura, portaera eta motibazioak? Zein sustapen ekintza konkretu egin daitezk hauek erakartzeko?…
Alojamendu zerbitzuek beraien balio proposamena zehaztu eta honi dagokion publiko xedea identifikatzeko klabeak barneratu dituzte, beti ere eskualde mailan garatzen den marketing estrategiarekin lerrokaturik.