Prestakuntza Dualaren informazioa Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlanean

2021-03-31

Iraurgi Berritzeneko enplegu arloa, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa zentroarekin elkarlan estuan dihardu enpresen eta ikasleen beharrei erantzuteko. Ildo honetan, Lanbide Heziketa Duala ikasten ari diren eskualdeko gazteak erakartzeko dagoen aukerari buruzko informazioaren gogorazpena bidaltzen dugu.

Gaur egun lanbide heziketa zikloetako lehen maila egiten ari diren eta prestakuntza DUAL-ean interesa duten ikasleen profila ondorengoa da:

  • Administrazioa eta Finantzak
  • Fabrikazio Mekanikoa
  • Mekatronika
  • Arotzeria eta Altzarigintza

Profil hauek jasotzeko interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailean edo 688 873 589 telefonoan (Sandra).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia