Eskualdeko ekimenak eredu, RESOURCE proiektu europearraren barne

2021-10-08

Iraurgi Berritzenek kudeatuta, Italia, Alemania, Hungaria eta Israelgo ordezkariez osatutako Resource Proiektu europearrean parte hartzen duten erakunde desberdinen bisita jaso du Urola Erdiko eskualdeak Urriak 6an.

Proiektu honen helburua, gazteen artean hezkuntzari eta ingurumen sentsibilizazioari buruzko esperientziak trukatzeko lan egitea da, Agenda 2030aren inguruan lantzen diren Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat etorriz. Proiektu honek bereziki honakoei zuzenean eragiten die:

GJH :

  • 6. UR GARBIA ETA SANEAMENDUA
  • 7. ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSAZAILEA
  • 9. INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA
  • 11. HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRITAK
  • 12. EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK
  • 13. KLIMAREN ALDEKO EKINTZA
  • 14. ITSAPEKO BIZITZA
  • 15. LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA

Jasotako bisitaren helburua, eskualdean aurreko GJHekin lerrokatuta dauden eta abian dauden proiektu desberdinen berri ematea izan da. Horrela, GJHeko 12 eta 13 helburuekin lerrokatuta dagoen Euronet 50/50 proiektua (Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatuta) aurkeztu dute Iraurgik Ikastetxeko irakasle eta ikasleek, beraien esperientzia gai honen inguruan zein izan den azalduz. Bisitan, Iraurgi Ikastetxeko ordezkariez gain, Iraurgi Berritzeneko Lehendakari eta Azpeitiako Alkate den Nagore Alkorta izan dira harrera emanaz.

Honetaz gain, GJH ko 12arekin lerrokatuta dagoen Elikagune Proiektuaz jakiteko aukera ere izan dute ordezkariek, eskualdearen bisita tokiko elikagai desberdinekin osatutako dastamen batekin amaituz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia