Eskualdeko enpresak belaunaldien releboaren kudeaketa izan dute hizpide Innobasque-rekin lankidetzan

2023-03-29

Gaur asteazkena, Martxoak 29, Iraurgi Berritzenek jardunaldi bat burutu du ondorengo gaiaren inguruan: Belaunaldien releboaren kudeaketa enpresan. Lan Mentoring ekimenaren aurkezpena.

Lan saio hau, beren aktibitatearentzat kritikoak diren lanpostuetan belaunaldien arteko erreleboa arrakastaz jorratu nahi duten enpresetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu da.

Bertan, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan sustatutako Lan Mentoring ekimena aurkeztu da eta bertan partehartzen ari diren enpresen esperiantzien ikasketa zabaldu da, belaunaldien releboaren kudeaketan 40 enpresa partehatzailek dituzten benetako erronka eta zailtasunen berri emanez.

Honetaz gain, arazo honi aurre egiteko erantzun ereduak, eta ekintzarako erremintak ere partekatu dituzte gaurko saioan. 

Ekimen pilotu hau, enpresa txiki eta ertainentzako doako laguntza-zerbitzu espezializatua da, eta honen bidez, ETEei beren plantillen bizi-zikloa aurreratzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesu bat erraztu nahi da. 

Enpresek tarte bat izan dute gogoetarako eta beraien zalantza zein galderak argitzeko ere.

Gaurko saioa, 2023ko Ikasiz Programaren baitan kokatzen da, Enpresa Gunearen baitan jasotako proposamenekin definitutakoa hain zuzen. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia