Gaur ostirala, Azaroak 18, Iraurgi Berritzenek lan saio bat burutu du, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: Belaunaldien releboaren kudeaketa enpresan. Lan Mentoring ekimenaren aurkezpena.
Lan saio hau, beren aktibitatearentzat kritikoak diren lanpostuetan belaunaldien arteko erreleboa arrakastaz jorratu nahi duten enpresetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu da.
Bertan, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan sustatutako Lan Mentoring ekimena aurkeztu da. Ekimen pilotu hau, enpresa txiki eta ertainentzako doako laguntza-zerbitzu espezializatua da, eta honen bidez, ETEei beren plantillen bizi-zikloa aurreratzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesu bat erraztu nahi da.
Enpresek tarte bat izan dute gogoetarako eta beraien zalantza zein galderak argitzeko ere.