Eskualdeko enpresak kontratazio energetikoaren inguruko alderdi ezberdinak ezagutzen

2022-11-17

Iraurgi Berritzenek, Txekalde Aholkularitzarekin elkarlanean, eta pasa den ekainean abian jarri zuen UrolEner proiektuari jarraipena emanez, gaur, osteguna, azaroak 17, plangintzaren barnean sartzen den bigarren jardunaldia ospatu da Azpeitiko Basazabal jauregian.

Gaurko saioan, proiektuan zehar energiaren baitan lantzea aurreikusten den gaietatik bigarrena aztertzeko aukera izan dute bertan parte hartu duten enpresetako ordezkariek, kontratazio energetikoa, hain zuzen.

Bertan landu diren gaiak, honakoak izan dira, besteak beste:

Sistema elektrikoaren aldaketa 2021eko ekainean – inplikazioak kontratuetan eta fakturazio sisteman

  • Kontzeptuak:
    • Termino finkoa eta termino aldakorra.
    • Kontratatutako potentziak vs erregistratutako potentziak vs fakturatutako potentziak.
    • Energia erreaktiboa.
  • Kontsumo-ohiturak. Kontsumoa aldi edo periodoen arabera.
  • Jarraipen- eta kontrol-tresnak.

Honetaz gain, gai honen inguruko zalantza edo kontsultak denen artean eztabaidatu eta aztertzeko aukera ere izan dute.

Proiektu hau, Eskualdeko Energia Mahaiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailak finantzatzen du.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia