Eskualdeko enpresen Ingurumen Inpaktua ebaluatu eta hobetzeko UrEKOnomizaTUZ proiektua abian da

2024-06-19
Enpresa

Iraurgi Berritzenek, “UrEKOnomizaTUZ Urola Erdiko EKONOMIA ZIRKULARRA sustatuz “ proiektuari ekin dio, eskualdeko bost balio kate nagusien (Eraldaketa metalmekanikoa, Makineria eta ekipoak, Elikadura, Altzarigintza eta Eraikuntza) ingurumen inpaktua ebaluatu eta hobetzeko helburua duelarik. IHOBEk garatutako CCC (Climate & Circularity Calculator) tresnaren bidez, proiektuak lehen aipatutako lau balio-kateetako enpresa parte-hartzaileen ingurumen-aztarna korporatiboa (HAC) neurtu nahi du: Astigarraga Kit line, Glual Hidraulica, Elmubas eta Ekintza Mekanizatuak. Proiektu honek, HAC kalkulatzeaz gain, eragin hori murrizteko aukerak identifikatu nahi ditu, bai eta murrizketarako ibilbide-orri bat eta datuen gobernantzarako estrategia bat ezarri ere, etengabe neurtu eta hobetzeko.

Proiektu honen prozesuaren baitan, lehenenego aurrez aurreko saioa antolatu da ekainaren 19an. Bertan, funtsezko kontzeptuak landu dira, hala nola Karbono Aztarna eta Ingurumen Aztarna, helburuen xehetasuna, proiektuaren faseak eta entregagaiak zein izango diren ere. Gainera, parte hartzen duen enpresa bakoitzaren abiapuntuak aztertu dira, dinamika gidatu baten bidez. Proiektu honek IHOBEren babesa du, baita Gipuzkoako Foru Aldundiarena ere, Ekonomia Sustatzeko Departamentuaren bitartez.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia