Eskualdeko enpresak merkataritza elektronikoaren eremuko alderdi kritikoei buruzko esperientziak ezagutu eta partekatuz

2024-06-18
Enpresa

Gaur, Basazabal Jauregian, aurtengo IKASIZ Programaren baitan, merkataritza elektronikoaren eremuko jardunaldia ospatu da. Astigarraga Kit Line-en ekimenez eta beraiekin lankidetzan, sektoreko profesionalek e-commerce arloaren azken joerak eta praktika onenak partekatu dituzte.

Ekitaldiak, goizeko 09:30etatik 12:30era, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izan ditu. Hizlari nagusiek e-commerce munduan duten esperientzia eta ezagutza partekatu dute:

  • Alejandro Ramos, “Ágora Digital” enpresako CEOak, e-commerce plataformen aukerak aurkeztu ditu, enpresei beren beharretara hobekien egokitzen den plataforma hautatzen laguntzeko.
  • Jaime Moro, “Tiralineas” enpresako CEOak, marketing eta digitalizazio agentziek eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan hitz egin du, enpresen ikusgarritasuna eta salmentak hobetzeko.
  • Antonio Juarez, “Ranpak” enpresako Key Account Manager-ak, logistikaren eta enbalatzearen garrantzia azpimarratu du, e-commerce negozio baten arrakasta bermatzeko.

Hitzaldien ostean, mahai-inguru interesgarri bat burutu da, non eskualdeko 2 enpresek parte hartu duten:

  • Djuniet Astigarraga, Astigarraga Kit Line-ko e-Commerce Arduraduna.
  • Amaia Altuna, Sammic enpresako Marketing Arduraduna.

Jardunaldira bertaratu dira online saltzen ari diren edo online negozio-eredu berria abiaraztea helburu duten enpresetako arduradunak, merkataritza elektronikoan oinarritutako ideia duten negozio-kudeatzaileak eta e-commerce ingurunean lan egiten duten profesionalak. Guztira, 10 parte-hartzaile inguru bildu dira, esperientziak trukatu eta networkinga egiteko aukera izan dutelarik.

Jardunaldiaren helburu nagusiak hauek izan dira:

  • Online negozio bat hasteko eta garatzeko tresnak ezagutzea.
  • Garraioaren eta integrazioen garrantzia ulertzea e-commerce arloan.
  • Marketing eta digitalizazio agentzien zerbitzuak ezagutzea.
  • Networkinga e-commerce arloan interesa duten enpresen, adituen eta pertsonen artean sustatzea.

Ekitaldia arrakastatsua izan da, parte-hartzaileek esperientziak eta ezagutzak partekatzeko aukera izan dutelako. E-commerce arloko profesionalek eta enpresa arduradunek sektorearen azken joerak eta praktika onenak ezagutzeko aukera izan dute, beren negozioak hobetzeko tresna eta estrategia berriak eskuratu dituztelarik.

Astigarraga Kit Line eta Iraurgi Berritzen-ek antolatutako jardunaldi honen arrakastak e-commerce eremuan lankidetza eta berrikuntza sustatzen jarraitzeko beharra nabarmendu du.

Ikasiz programaren helburua, eskualdeko enpresen artean informazio, sentsibilizazio eta praktika jardunaldiak antolatzea da, ikasketa prozesu moduan, enpresen kudeaketa eremu desberdinetan (teknologikoa, pertsonak, produkzioa, berrikuntza kudeaketa etab..), enpresengandik jasotako proposamenen arabera.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia