Otsailak 21 eta 23 bitartean burutu da Iruñeako Baluarten NAVARTUR nazioarteko turismo azoka.
Urola Erdiako eskaintza turistikoa ezagutzera ematen izan dira Iraurgi Berritzeneko Turismo saileko lankideak. Berrikuntza eta garapen agentziak Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailarekin sinatuta daukan lan hitzarmenaren baitan gauzatu ahal izan da sustapen eta merkaturatze ekintza hau.