Goi Mailako Ziklo desberdinetako ikasleak bailarako errealitatea gertutik ezagutzen

2020-02-20

IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETA-ko hainbat ikaslek bailarako enpresa desberdinetako prozesuak gertutik ezagutzeko aukera izan dute Agenda 21 proiektuaren baitan.

IB Harremanak markoan kokatzen dira bixita hauek, aurrera begira hezkuntza eta bailarako eragile sozioekonomikoen arteko harremanak indartzera bideratutako Iraurgi Berritzen-en estrategian hain zuzen.

Erdi mailako eta Goi Mailako Mekanikako Zikloko 2.mailako 15 ikasle inguruk ALBERDI MEK. enpresa lekuan lekutik ezagutzeko aukera izan zuten pasa den otsailak 7an. Aukera bera izan dute Otsailaren 13an Goi Mailako Mekatronika Zikloko 10 ikaslek eta Zurgintza Zikloko beste 14 ikasle inguruk, DOMUSA TEKNIK eta ASTIGARRAGA KIT LINE enpresetara egindako bixitetan hurrenez hurren.

Martxora begira Administraritza Zikloko ikasleek ZUBIOLA S.COOP-en esperientzia ezagutzeko aukera ere izango dute.

Bixitatutako enpresa bakoitzaren funtsa ezagutzeaz gain, bakoitzaren fabrikazio prozesuak ikusi eta etorkizunera begira hauek beharko dituzten langile perfilen inguruan eztabaidatzeko aukera ere izan zuten ikasleek enpresa ordezkariekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia