ZIURekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) elkarlanean antolatutako lan saioan, eskualdeko enpresa txikiek arriskuen aurrean babes-neurri praktikoak ezagutu eta esperientziak partekatu dituzte gaur Basazabal Jauregian.
Jardunaldiak industria enpresa txikientzat izan du arreta-gunea, zibersegurtasunaren alorrean jardunbide egokiak ezagutzeko eta praktikan jartzeko helburuarekin. Bertan eskualdeko 11 industria enpresa txikik parte hartu dute.
Zibererasoen arriskua gero eta errealagoa da, eta horren aurrean babeserako neurriak hartzea ezinbestekoa bihurtu da. Ezagutza tekniko sakonik gabe ere jarraitu ahal izan den saioak hiru helburu nagusi izan ditu: egungo arriskuen aurkezpena eta sentsibilizazioa, oinarrizko segurtasun estrategien transmisioa, eta esperientzien trukea enpresen artean.
Lan saioa Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Ikasiz programaren testuinguruan egin da. Programa honen helburua da eskualdeko enpresen artean informazio, sentsibilizazio eta praktika jardunaldiak antolatzea, ikasketa prozesu moduan, enpresen kudeaketako hainbat eremutan (teknologikoa, pertsonak, produkzioa, berrikuntza kudeaketa, etab.), enpresen proposamen eta beharrizanetik abiatuta.Programa ho
Eskerrik beroenak parte-hartzaileei; elkarlanari eta ikaskuntzari bide ematen jarraitzea espero da.