Eskualdeko industria enpresei zuzendutako jardunaldi juridiko informatiboak abian

2024-03-15
Enpresa

Iraurgi Berritzenen Enpresa Gunearen proposamenetan oinarrituta, 2024 IKASIZ Programaren baitan, hainbat Informazio Jardunaldi antolatu dira, ikuspegi juridiko batetik hurrengo hilabeteetan eskualdeko enpresei zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.

Gaur, martxoak 14, eman zaio hasiera aurtengo IKASIZ Programari, “Informatzailea babesteko 2/2023 legeak eskatzen duen informazioaren barne sistema” hizpide izan duen jardunaldiarekin.

Bertan, LKS Next LEGAL Aholkularitzaren eskutik, eskualdeko enpresek Informatzailea Babesteko Legeak informatzailearen barne-sistemari dagokionez enpresentzat ezartzen dituen betebeharrak ezagutu dituzte. Honetaz gain, 2/2023 Legeak eskatutako Informazioaren Barne Sistema diseinatu, ezarri eta kudeatzeko ezarpen praktikoa ere egin da.  Enpresa partehartzaileek aukera izan dute beraien zalantzak eta galderak argitzeko ere.

Ikasiz programaren helburua, eskualdeko enpresen artean informazio, sentsibilizazio eta praktika jardunaldiak antolatzea da, ikasketa prozesu moduan, enpresen kudeaketa eremu desberdinetan (teknologikoa, pertsonak, produkzioa, berrikuntza kudeaketa etab..), enpresengandik jasotako proposamenen arabera.

Plangintzaren baitan antolatu diren gainontzeko jardunaldietan parte harteko interesa duten enpresek ondorengo estekaren bitartez eman beharko dute izena.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia