Eskualdeko ekintzaileak elkarlanerako espazio egituratu bat sortzeko lehendabiziko pausoak ematen

2024-03-15
Ekintzailetza

2017an sortu zen KLINK Urola Erdiko ekintzailetza sustatzea helburu duen egitasmoa, eskualdeko ekintzaile eta eskualdean ekintzailetza arloan diharduten eragile desberdinen eskutik. Proiektuan 3 lan ildo definitu ziren; KLINK BIDE ekintzaileei baliabideak eskaintzea, KLINK ATARI ikusgarritasuna ematea eta KLINK GUNE ekintzaileen topagune bihurtzea.

Azken urteotan, egitasmoa kontsolidatzen joan da, urte guztian zehar formakuntza desberdinak eskaini dira, ikusgarritasuna emateko ekintzak gauzatu dira eta urtean ekintzaileak biltzeko kafe tertuliak antolatu dira. Azken saio hauetan, ekintzaileek elkar ezagutzeko gogoa eta elkarlanerako loturak egiteko beharra antzematen zen, eta behar hau kontrastatzeko, hainbat ekintzailerekin pare bat kontraste saio egin ostean, bi proposamen berri lantzeko eskaria identifikatu da.

Alde batetik, eskualdeko ekintzaileak azken urte hauetan sortu dituzten enpresen katalogoa sortu eta ikusgai jarriko da klink.eus orrialdean. Bertan, ekintzaileek beraien produktu eta zerbitzuen berri emateko aukera izango dute. Eta bestetik, lehenengo pausoak emango dira ekintzaile sare bat osatzeko. Bertan parte hartu nahi duten ekintzaileek, besteengatik ikasteko eta elkarlanerako aukerak aztertzeko aukera izango dute.

Eskualdeko ekintzailetza sustatzea helburu duen egitasmoa aurrera pausuak ematen ari da, ekintzailetzari balioa eta ikusgarritasuna ematen dioten ekintzak gauzatuz eta eskualdeko ekintzaileak elkartuz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia