Eskualdeko industria enpresentzat Jasangarritasunaren inguruko jardunaldia antolatu da

2024-06-06
Enpresa

Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren baitan informazio jardunaldietako bat da hilaren 13koa. Online izango da, 09:00etatik 11:00etara.

 

2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo hirugarren jardunaldia antolatu da ekainaren 13rako (osteguna). 09:00etatik 11:00etara izango da, online. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituktao jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago. Saio horretan parte hartzera gonbidatu dituzte eskualdeko industria enpresa guztiak.

Ekainak 13ko jardunaldia “Enpresaren Jasangarritasunerako bidea: Oinarrizko kontzeptuetatik etorkizunerako erronketara” lelopean izango da, LKS Next Legal Aholkularitzako adituek gidatuta.

Jardunaldi honen helburuak honakoak izango dira: Jasangarritasun Korporatiboari buruzko kontzeptu orokorrak argi eta garbi adieraztea, baita horrek gaur egungo testuinguruan duen garrantzia ere; Enpresen ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren kudeaketari (ASG) dagokionez kontuan hartu beharreko erronkak eta alderdiak ulertzen laguntzea; Enpresek epe labur eta ertainean aurre egin beharko dieten jardun-esparru nagusiak identifikatzea (betekizun eta arau-joera nagusiak).

Ikusi jardunaldiaren programa

Urrira bitartean beste hiru jardunaldi ere antolatu dira, eta honetan zein aurrerago izango direnetan parte hartzeko interesa duten enpresek inprimaki hau bete beharko dute edo 620 048 897 telefono zenbakira deitu. Hau da Ikasiz programaren barruan zuzenbideko gaiak lantzeko antolatutako jardunaldien egutegia:

  • Uztailaren 4an, 09:00etatik 11:00etara, online: Sozietate Zuzenbidea.
  • Irailaren 12an, 09:00etatik 11:00etara, online: Ingurumen lege egoera.
  • Urriaren 10ean, 16:00etatik 17:00etara, aurrez aurre: Atzerritartasuna.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia