Iraurgi Berritzen eskualdeko enplegua sustatzen ari den Ekintza Planaren baitan, bertako ikasle gazte kualifikatuen lehen lan mundurako esperientziak nahi ditu bultzatu interes berezi batekin, bertako talentua bertan garatzeko aukerak eskainiz.
Iraurgi Berritzenek, Eskualdeko Talentua erakartzeko, 3 egitasmo jarri ditu martxan:
- Praktikak eta Karrera Amaierako Proiektuen kudeaketa: Gazteei unibertsitateko praktikak edota karrera amaierako proiektuak egiteko bitarteko laguntza eskaintzea. Aurten 10 ikasleren praktikak edo karrera amaierako proiektuak kudeatu ditugu eskualdeko enpresetan.
- UrolaTalent eta Linkedin: Eskualdeko enpresa industrialek dituzten profil profesionalen beharrei erantzuna. Gipuzkoa Talent ekimenarekin lerrokatuz, kualifikazio altuko profilak erakarri. Horretarako, Gipuzkoa Talent eta Linkedin erabiltzen hasi gara profil altuko lan-eskaintzak argitaratuz.
- Lehen Aukera programa: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak eskualdeko enpresak kontratatzea. Aurten 8 eskaera izan ditugu eta momentuz 3 kontratazio egin dira.