Langabeziak beheranzko joerari eutsi dio Urola Erdian

2019-05-31

Eskualdearen bilakaera sozioekonomikoari dagokionean, ekonomia eta lehiakortasun adierazle ezberdinek gorabehera nabarmenak erregistratu dituzte 2008an krisi ekonomikoak eztanda egin zuenetik. 

Azken urteetan, Garapen eta berrikuntza agentziak duen “Garapen Behatokia” lan lerroa arduratzen da hauen bilakaera aztertu eta joerak identifikatzeaz. 

2008 eta 2014 bitartean, Urola Erdian (Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoa) zenbatzen zen langabetu kopuruak nabarmen egin zuen gora bere maila gorena 2014ko Urrian erregistratuz, orotara 2.247 langabetu. Orduz geroztik, langabeziak beheranzko joera nabarmena hartu du eskualdean eta 2018ko Abendua amaieran 1.359 langabetu erregistratu ziren.

Jaso diren azken datuen arabera, 2019ko Maiatza amaieran, eskualdean, 1.218 herritar zenbatu dira eskualdean, hauetatik 716 emakumeak. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, egun Urola Erdiaren langabezia indizea %7,9koa da, Gipuzkoak hilabete berean baina %0,8 txikiagoa (8,7). Generoari dagokionean, gizonen langabezia indizea %6,0 da. Emakumeen langabezia indizea berriz, 4 puntu handiagoa da, %10,1.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia