Maiatzak 29an GFA rekin elkarlanean eta Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko diputatua, Garikoitz Agote, Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria, Antton Tomasena, Berrikuntzako zuzendaria, eta Urola Erdiko 15 enpresetako zuzendariekin bildu ginen.
Eskualdeko 15 enpresetako ordezkariak GFAko Ekonomia alorreko arduradunekin zuzunean egoteko aukera izan zuten. Alde batetik Ekonomia Suspertzeko planaren bitartez, enpresen lehiakortasuna indartzeko hainbat programa eta diru laguntzen berri bertatik bertara izateko, eta bestetik enpresa beraien kezkak, arazoak eta iritziak jasotzeko.
Lan bileran GFAk enpresengandik hainbat ekarpen, ideia eta iritzi jaso zituen, elkarlanean oinarrituta aurrea egiteko. Enpresa guztiak animatuz beraien proiektuak diru laguntza programa desberdinetara aurkezteko.
Eragile guztien aldetik balorazioa oso positiboa izan da.