Gipuzkoako enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia

2019-01-30

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Iraurgi Berritzenek parte hartu du pasa den Urtarrilak 24an ospatu den enplegagarritasun eta aktibazio inklusiborako estrategia ezartzeko ekitaldian.

Honen bitartez, ekonomiaren indarberritzea eta lehiakortasuna, kalitatezko enplegua eta gizarte politikak xede dituen estrategia integratu baten garapena bultzatu nahi da, pertsonen eta batez ere honako talde hauen kohesio soziala hobetzeko:

  • Gizartetik baztertuak izan diren edo hala izateko arriskuan dauden pertsonak.
  • Langabezian dauden eta enplegagarritasun maila ertaina-baxua duten pertsonak.
  • Lana duten baina enplegu-prekarietatea bizi duten pertsonak.

Estrategia honekin lerrokatuta, Iraurgi Berritzenek proiektu berri bat bultzatzen hasi da Urola Erdian, udal eta eragile ezberdinekin koordinatuta (UrolanEkin Proiektua). Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enpleagarritasuna sustatzea da proiektuaren helburu nagusia. Horretarako orientazio, formakuntza eta laneratze prozesu aukera desberdinak abian jartzea aurreikusten da datozen hilabeteetan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia