Goierri eta Urola Erdia elkarlanean: Berrikuntza Soziala eta Berrikuntza Teknologikoa Tokiko Garapenean

2014-04-08

Urola Erdia eta Goierriko eskualdeak, ikasketa prozesu bat jarri dugu abian elkarlanean, Berrikuntza soziala eta Teknologikoaren orekan oinarrituriko Tokiko garapena sustatzeko bi eskualdeetan.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin sustatu da eta metodologia Orkestrarekin elkarlanean gauzatuko da.

Helburu honekin, bi eskualdeek orainarte eskualdeetan garatu ditugun ibilbideen elkartruketa egiten hasi gara esperientziatik abiatuta, ikasketa prozesua sustatzeko, eta aurrera begira pauso berriak emateko.

Prozesuaren baitan 6 lan saio antolatu dira 2014ko urtarriletik ekainera bitartean.

  • Garapen Agentzien Rola.
  • Enpresen arteko Lankidetza.
  • Politikoen papera.
  • Merkatu Dibertsifikazioa.
  • Sektore Dibertsifikaziorako Estrategia.
  • Hezkuntza.

Proiektua abian jarri da dagoeneko lehenengo bi lan saioekin. urtarrilaren 29an antolatu zen Ordizian lehenengo saioan, bi eskualdeetako agentzietako zuzendari eta lehendakariak ere parte hartu zutelarik, eta 2. saioa, Azpeitian antolatu zen otsailak 21ean.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia