Izarraitz Lanbide Heziketa ikastetxeak, Iraurgi Berritzeneko, Enplegu eta Prestakuntza Arloarekin elkarlanean, Mendeko pertsonei gizarte- erakundeetan gizarte- eta osasun- arreta emateko 3 ziurtagiri profesional jarri ditu martxan.
Hiru ikastaroak azaroan hasi dira. Hauetako bi, eskualdean, langabezian dauden pertsonekin osatu da; eta bestea, lanean daude pertsonekin. Guztira, 30 lagunek hartuko dute parte. Lanean ez daudenak apirilean amaituko dute ikastaroa eta ondoren praktikak egiteko aukera izango dute. Landunek, berriz, ekainean bukatuko dute ikastaroa. Guztiek, hau amaitzean homologatutako gaitasun ziurtagiria eskuratuko dute.