HAZILAN proiektua pertsona kualifikatuen laneratzeko bidea hobetzea helburu duen programaren baitan,
Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arloa egun batez programan parte hartzen duten gazteen ekintzailetasunerako grina pizten saiatu da.
Saioan EUROGAP agentziak eskualdean egin zuen merkatu azterketatik abiatuz, ikasleek beraien perfilen arabera eskualdeko behar errealei erantzungo dieten negozio ideiak proposatu eta aztertu dituzte.
Ekintzailetza arloaren erronka handiena eskualde mailan erreferentzi bihurtzea da, ekintzaileei beraien beharretara egokitutako baliabideak eskainiz eta ibilbide guztian zehar bidelagun izanik, ekintzailetzarekin zuzenean edo zeharka lotura duten eragileekin elkarlanean.