HEZKUNTZA GUNEA-k ikasturtean zehar IB Hezkuntza markoan landutako proiektu zein dinamika desberdinen balorazio positiboa egin du

2023-06-23

Ikasturte hasieran elkarrekin definitutako lan ildoen baitan garatu diren proiektuen inguruko balorazioa oso positiboa egin dute eskualdeko 5 ikastetxeetako zuzendariek, gaur, osteguna, ekainak 22, Azkoitiko Intsausti Jauregian izan duten lan bileran.

3 lan ildotan jarri da fokoa:

  • IKASIZ lan lerroa (Kudeaketa Ereduak Ikastetxeetan): Sentsibilizazio nahiz kapazitaziora bideratura espazio kolektibo zein banakakoen sorrera.
  • Ikastetxeak Saretzen proiektua (IB Harremanak). Ikastetxeen eta eskualdeko eragile desberdinen arteko harremanak indartzera bideratutako dinamika eta espazioak sortzea. Harreman dinamika berrien identifikazioa.
  • Martxan diren proiektuen kontsolidazioa eta hobekuntza: Elkarrekin Eraikitzen, Gerolan Orientazioa, ZIMAT Urola Erdian eta Izan Ekintzaile.

Ikasketa prozesu aberasgarria izan da ikasturte honetakoa. Hezkuntza arloko teknikariek gogoz helduko diote datorrenari ere, gaurko bileran ikastetxeetako zuzendarien lan taldetik atera diren hobekuntza lerroei erantzuna emanez.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia