ZIMAT Urola Erdian

ZIMAT Urola Erdian

Zer da ZIMAT Urola Erdian?

Ikasleak ZIMAT (Zientzia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Teknologia) gaitasunetan trebatzea helburu duen proiektua da, horretarako ikasleak beraien ikasketa prozesuaren protagonista eginez.

DBH eta batxiler mailako ikasleek, ikasturtean zehar proiektu desberdinak lantzen dituzte taldeka, irakasgai bateko edo irakasgai anitzetako edukiak oinarri hartuta.

Proiektu hauen garapenean, metodo zientifikoa nahiz arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodoa aplikatzen dira.

Ondorengo bideoan proiektuaren inguruko xehetasunak ikus daitezke.

Prozesua: 3 fasetan

Inpaktua 2022-2023 ikasturtean
5 Ikastetxe
300 Ikasle
10 ZIMAT proiektu
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia