Hitzarmena Banco Sabadell eta Iraurgi Berritzenen artean, ekintzaileei finantziazioa errazteko

2014-09-25

Ostirala, Irailak 12, Iraurgi Berritzen eta Banco Sabadellek, lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eskualdeko ekintzaileek mailegu aukerak eta Banketxeak eskaintzen dituen hainbat produktu eta zerbitzuetara sarbidea izan dezaten.

Hitzarmen honen bidez, Iraurgi Berritzenetik pasatzen diren ekintzaileei aukera bat gehiago zabaltzen zaie finantziazioa lortzeko baldintza hobetan. Edozein kasutan, maileguez aparte produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu Banco Sabadellek.

Ekintzaileez aparte, Nazioartekotze prozesuak finantzatzeko edo eta e-commerce aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dira hitzarmenaren barne.

Beraz kontuan izan, negozio aukera baduzu esku artean, edo nazioartekotze prozesu bat abian jartzekotan bazabiltza, orain duzu aukera.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia