Enpresa Traktoreen elkarlanaren eskutik, eskualdeko enpresa txiki hornitzaileen garapena eta berrikuntza proiektuak sustatzea helburu duen Hornitu Proiekturen baitan, ekainean proiektuaren abiapuntu bezala ospatutako bileraren ondoren, bigarren lan bilera uztailak 15ean ospatu zen Azkoitian eskualdeko enpresa traktoreen Erosketa Arduradunekin.
Aipatu beharra dago proiektu hau eragile desberdinen eskaera eta aurrez landutako hainbat proiekturen ondorioa izan dela.
Bilera honetako enpresa partehartzaileak ondorengoak izan ziren: Grupo Glual, Juaristi TS Comercial S.L., Biele Group, Grupo Ibarmia, Domusa S. Coop., Gerdau Aceros Especiales Europa S.L., Xubi Engranajes S.L., Sammic S.L. eta Grupo Sarralle.