IB Kontseiluak, eskualdeko elkarlan eredua aztergai izan du Aldundia eta Orkestrarekin

2020-11-13

Pasa den azaroak 12an, Iraurgi Berritzen-en Kontseilua (udalak, enpresak, enplegu eta hezkuntza eragileen ordezkariak) bildu da Azpeitian, urteko bigarren topagunea on line ospatzeko.

Kontseiluaren helburua hain zuzen eremu sozioekonomiko desberdinen arteko elkarlana sustatzea da proiektu desberdinen bitartez, beti ere eskualdeko sustapen sozioekonomikoa helburu izanik. Guztira arlo desberdinetako 19 pertsonak hartu dute parte Kontseiluan.

Oraingo honetan GFA eta Orkestrako ordezkariek hartu dute parte Kontseiluan. GFAtik Iker Estensoro, (Ekonomia Sustapeneko zuzendaria ) eta Joseba Amondarain (Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuburua) eta Orkestratik, Miren Estensoro eta Amaia Zumeaga.

Bertan, gune bakoitzaren egoerak, emandako pausoak, balorazioa eta 2021ko Kudeaketa Planaren lan lerroak aurkeztu dituzte ordezkariek: enpresen egoera eta garatzen ari diren proiektuak, langabezia eta aktibatuta dauden zerbitzu eta proiektuak, udalen aldetik eskualdeko lankidetza ereduaren apustua, eta ikastetxeen helburuak beti ere guztiek gaur egungo egoerara egokituta.

Bigarren zatian, aztergai izan da “ETEen lehiakortasunerako eskualdeetako gobernantza ereduen analisia” ren ondorioak eta sistematizazioa, Orkestraren eskutik, eta bertan Urola Erdia eskualdeak duen kokapena. Azpimarratu dira bereziki eskualdeko lankidetza ereduak duen garapen maila, izan duen bilakaera, ezaugarriak eta lorpenak.

Aurrera begira, gobernantza eredua indartzeko aurreikusten diren aukera desberdinak azaldu ditu Garapen eta Berrikuntza Agentziak, eremu desberdinen arabera, hauetako batzuk dagoeneko lantzen ari direnak, eta beste batzuk proposamen moduan. Honen inguruan partaideek aukera izan dute ikuspegi eta iritziak elkartrukatzeko, elkarlanean jarraitzeko konpromisoa hartu delarik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia