Datorren urtarrilaren 30ean, IB SAREAren XXIII. Topaketak ospatuko ditugu Loiolako Gogartetxean. Aurtengo edizioan, eskualdearen etorkizunerako lehentasunezkoa den gai bati helduko diogu: “Klima Aldaketaren eragina Urola Erdian”.
Topaketa hauek eskualdeko sozioekonomia alorreko eragile ezberdinei zuzenduta daude, besteak beste, enpresak, ekintzaileak, ikastetxeak, merkataritza-elkarteak, enplegu, turismo arduradunak eta udaletxeetako ordezkariak ere. Horregatik, guztiak gonbidaduta zaudete bertan parte hartzera eta klima-aldaketaren erronkari erantzuteko elkarlanaren parte izatera.
Topaketen helburua klima-aldaketak gure eskualdean duen eragina aztertzea da, ikuspegi partekatua eraikitzea eta ekintza errealak sustatzeko elkarlan-dinamika martxan jartzea, guztion artean.
Ekitaldia Nagore Alkorta Azpeitiko Alkateak eta Iraurgi Berritzeneko Lehendakararen ongietorriarekin hasiko da. Ondoren, Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko Zuzendariak UE 22-27 Ekintza Planaren garapen mailaren berri emango du. Jarraian, Elisa Sainz de Murieta EHUko eta BC3 (Basque Centre for Climate Change) erakundeko ikerlariak hitzaldi inspiratzailea eskainiko du.
Ondoren, Urola Erdiko Energia eta Klima mahaiaren lanketa aurkeztuko da, eta mahai horretako ordeakari diren Joanes Amenabar (Azpeitiko zinegotzia) eta Imanol Arrizabalaga (Azkoitiko zinegotzia) izango dira bertan. Segidan, Aitziber Agirre Elhuyarreko Kultura Zientifikoaren arloko arduradunak “Urola Erdia Ispiluaren aurrean” proiektua aurkeztuko du.
Amaitzeko, klima-aldaketaren eragina Urola Erdian murrizteko neurrien inguruko elkarlan-dinamika burutuko da, eta ekitaldiari itxiera emango dio Ana Azkoitia Azkoitiko Alkateak eta Iraurgi Berritzeneko Lehendakariordeak.
Guretzat oso garrantzitsua da ekitaldi hau zurekin elkarbanatzea, eta bertan parte hartzea gustatuko litzaiguke.
Izena emateko egin klik ondorengo loturan.
