Martxan dira IKASEKIN markoan sareko enpresa desberdinen behar konkretuen arabera diseinatutako beste bi prozesuak ere. Digitalizazio eta Estrategia lan ildoekin batera Fabrikazio prozesuen hobekuntzara bidaratutako prozesuak lantzeko beharra identifikatu zen orain zenbait aste: Behar hau bi ikuspegitatik lantzeko beharra hauteman zen: Kudeaketa ikuspegitik bata (Fabrikazio prozesuen kudeaketa_KANBAN Agility), eta operatiba ikuspegitik bestea, (Fabrikazio prozesuen optimizazioa_Just Do It).
2 prozesuen helburua enpresetan aplikaziora bideratutako proiektu pilotuen garapenaren bidez pertsonengan gaitasunak barneratzen joatea da. Prozesu bakoitzak 4 hilabeteko iraupena izango du eta aplikazio metodologia bera da bi kasuetan.
Batetik, kontzeptu klabeen inguruko hausnarketak ikuspegi kolektibotik ari dira egiten, enpresen artean esperientziak partekatzeko aukera ere ematen dielarik honek.
Enpresa bakoitzak, 4 hilabete hauetan zehar garatzeko bere behar zehatzetara egokitutako proiektu pilotua definitu du, dagokion lan taldea egituratuz honen garapena bermatzeko. Enpresetako pertsonak kapazitatuz emaitza zehatzak lortzea da prozesuaren xede nagusia.
Prozesu bakoitzaren garapenean esperientzia haundia duen aditu bat izango dute bidelagun enpresek Iraurgi Berritzen-en koordinaziopean.