Enpresa ordezkariek Pertsonen Arduradunen lan talde berria osatzea adostu dute

2021-03-25

Martxoak 25ean, Iraurgi Berritzen-ek Ikasiz Programaren bigarren jardunaldia ospatu du, eskualdeko enpresetako pertsonen arduradunen artean elkarlan talde bat osatzeko proposamena aho batez adostu delarik.

Bileran partehartu duten 12 enpresa ordezkariek lantalde berriaren helburua, elkarlanean landu nahi dituzten gaiak zehaztu, eta jarraitu beharreko lan dinamika adostu dute.

Lan talde berri honen helburu nagusia enpresetako pertsonen arduradunen artean elkartruke eta ikasketa komunitate bat osatzea izango da, pertsonen kudeaketaren inguruan interes amankomuneko gai eta proiektu berritzaileak konpartitu, elkartrukatu, eta berriak abian jartzeko. Horretarako, gai desberdinak baloratu eta lehenetsi direlarik, hala nola, formazioaren kudeaketa, hautaketa prozesuak, barne eta kanpo komunikazioa,konpetentzien kudeaketa, legedia etab…

Enpresen arteko mahai inguruan, ekarpen interesgarriak jaso dira elkarlanean lantzeko, partehartzaileek interés eta konpromiso handia azaldu dutelarik.

Enpresa partehartzaileak: Domusa Coop, Sarralle Group, Lan Mobel, BieleGroup, Sidenor, Astigarraga Kit line, Talleres Arrieta, ElMubas, Sammic, Etk Informatika, Ormola, Sarralle Group, Xubi Group.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia