Bi ikuspegitatik landu da 4 hilabete inguru iraun duen prozesua. Kudeaketa ikuspegitik bata eta operatiba ikuspegitik bestea konkretuki.
Bata, “Fabrikazio prozesuen hobekuntza kudeketan” proiektua 3 enpresak (CPK Caldereria, Lan Mobel S. Coop eta Codis Bath) garatu dute eta Kanban Agility metodologiaren aplikazioan oinarritu da prozesua Berriprocess Agility-ren eskutik.
Bigarrena, “Fabrikazio prozesuen optimizazioa” proiektua 5 enpresak (Ekintza Lantegia, Lan Mobel S.Coop, Doitze Mekanizatuak, Tecnicur eta GMN Ingenieros) garatu dute dagokion fabrikazio prozesuaren optimizaziora bideratutako metodologia desberdinen aplikazioan oinarrituz, MTM Ingenieros-en eskutik.
IB Enpresa – IKASEKIN lan markoan kokatzen dira 2 prozesuak. Helburu nagusia beharren araberako proiektu pilotuen aplikazio bidez enpresetako pertsonak kapazitatzen joatea da, hauek enpresa bakoitzak definitutako prozesuaren jarraipen eta kontsolidazio prozesuren garapenean ahalduntzen joateko.
Orokorrean oso balorazio positiboak egin dira, egunerokotasunetik atera eta gauza zehatzen inguruan zentratzeko aukera eman duelako kontestuak.