Enpresengandik jasotako proposamenei erantzunez, pasa den abenduak 10ean ospatu da Ikasiz programaren 8. Lan Saioa, Berdintasun planak enpresetan nola garatu? gaiaren inguruan esperientziak elkarbanatzeko.
Bertan enpresa partehartzaileek aukera izan dute Sidenor eta GKN Driveline enpresen ibilbidea eta esperientziak ezagutzeko berdintasun planen inplantazioa eta garapenean, abian jartzeko emandako pausoak, (diagnostikoa, galdeketak, kontziliazio neurriak, berdintasun batzordea) garatutako ekintza planak, eta emango dituzten hurrengo urratsak.
Ondoren enpresa ordezkari desberdinen artean elkarrizketa sustatu da, kasu eta egoera desberdinak partekatuz, eta plan hauek modu eraginkorrean abian jartzeko dauden galderak eta gomendioak elkarbanatuz. Datorren urtean hainbat enpresek berdintasun planak inplantatzeko helburua dutela berretsi dute.