Zibersegurtasuneko Gosariak: Ikasiz 4.0 abian

2020-12-11

ZIURren laguntzarekin, eskualdeko enpresek 2021 zehar jarraituko dute Zibersegurtasunaren inguruan hainbat gai desberdin jorratzen.

12 enpresetik gorak parte hartu zuten, Iraurgi Berritzen-ek, ZIURrekin lankidetzan (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin) Abenduak 2an antolatutako lehen Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0ean bertan honako gaiak jorratu zirelarik:

  • Ziur Fundazioaren ekimena eta zerbitzuak enpresei ezagutaraztea.
  • Telelanaren eta hornitzaileen sarbidearen arloan izan daitezkeen estrategien berri ematea enpresei, Zibersegurtasunaren ikuspegitik.
  • Enpresek zibersegurtasun industrialean sakontzeko duten interesa ezagutzea.

Ihardunaldian parte hartu zuten enpresek, oso interesgarritzat jo dituzte holako ekimen bereziak antolatzea, eta garaiak eskatzen dituen tendentzia berri hauetan sakontzen jarraitzea. Saioaren bideoa, honako estekean ikusgarri dago.

Bestalde, saio honetan ere, eskualdeko enpresek beren barne-sistemen “Zibersegurtasun industrialaren autodiagnostikoa” egiteko aukera egiteko berri eman zitzaien, non autodiagnostiko hori egiteak honako onurak ekar diezaizkieten enpresei:

  • Heldutasun-maila identifikatzea, ICS segurtasunaren kudeaketaren abiapuntu gisa.
  • Lehen ICS ekintza-plana ezartzea.
  • ICS kalifiakzio ibilbide baten ezarpena, hainbat abiadura desberdinetan.
  • Egiaztapen-prozesuen aurretik laguntzea.
  • Segurtasun neurrien eta ICS ontrolen ezarpenaren erreferentzia.

Autodiagonstikoa egitea nahi izanez gero, honako estekan sartuta hartu dezakete parte nahi duten erakunde guztiek xehetasun gehiago ikusteko.

Bestalde, 2021ean ere ZIURrekin elkarlanean beste 3 saio egingo direla ere aurreratzen da:

  • 2021eko Martxoa: “2. Saioa: Zibersegurtasun funtzioa, Zibersegurtasun industrialeko mitoak + Industriako mehatxuak”.
  • 2021eko Ekaina: ” 3. Saioa: Sareen segmentazioa”.
  • 2021eko Urria: “4. Saioa: Besteak: CISOS, CAPACITACIÓN, CESO, IOT LCOUD SOC OT, ETC…”
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia