Otsailean amaitu da proiektuaren lehen zatia, bertan bailarako ikastetxeetako 15 irakasle prestatu direlarik Irakaskuntza Metodologia Berrietan, “Team Academy” edo “Desingn Service” bezalako metodologietan.
4 sesio konpartitu dituzte prestakuntza prozesuan zehar, elkar ezagutzeko aukera paregabea izan delarik. Bertan, prozesuaren inguruan izan zitzazketen zalantzak eta ikuspuntuak elkarbanatzeko aukera ere izan dute, oso ongi baloratu duten aspektua izan delarik. Bakoitzak dagokion ikastetxean definitu duen proiektuaren aplikazioan jarriko ditu martxan prozesuan zehar jasotako erraminta eta ezagutzak.
Momentu honetan, ikastetxe bakoitza bere proeiktu propioaren aplikazioarekin ari da lanean, ikastetxe bakoitzak zehaztu duen mailan noski, inguruko egoera sozioekonomikoaren islada diren bertako eragile desberdinak pairatzen ari diren kasu edo arazo errealen inguruan lanketak egiten dihardutelarik ikasleek, talde txikietan antolatuta beti ere. Maiatzerako amaitua izango du ikastetxe bakoitzak bere proietua, guztien arteko elkarteratze bat egitea aurreikusten delarik.
Proiektuan, 15 irakasle eta 200 ikasletik gora ari dira parte hartzen. Hauetaz aparte, prozesuan zehar ikasleak egiten ari diren elkarrizketetan borondatetsu eta gogoz parte hartzen ari diren beste haibat eragile desberdinetako ordezkari. (17 enpresa ordezkari, Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariak, orientazio zentruak, Iraurgi Berritzen-eko ordezkariak, Urkome-ko ordezkariak, Osasun Zentroetako ordezkariak, Hotelak, Harategiak, Baserritarrak, Merkatariak).
Proiektuaren ataria:
www.elkarrekineraikitzen.wordpress.com