Urtarrilak 11an Montserrat-eko monastegian burutu da elkartearen sorrera ekitaldia, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak eta Iraurgi Berritzen-eko lehendakariak parte hartu duelarik.
Inaziotar Bidearen ibilbidean Azpeititik Manresarainoko bidean dauden 92 udalerrietatik 61ek sortu dute Inaziotar Bideko udalerrien elkartea. Kalitatezko Turismo jasangarria bultzatzea da elkarte honen helburua, eta elkartea sortzeko arrazoi nagusia elkartuta egoteak kudeaketarako emango duen malgutasuna da, eta efizientzian hobetzea.
Turismoaz gain, beste eremu batzutan ere, ekonomia, kultura edo udal kudeaketarako esparruak, jakintza partekatu eta proiektu amankomunak bilatzea du helburu elkarte honek.
Sorrera ekitaldian elkartearen behinbeineko zuzendaritza batzordea eratu zen. Azpeitiko Alkatea Nagore Alkorta izango da Batzorde honetako lehendakari ordea, eta Ana Azkoitia bokaletako bat.