IB SAREA Kontseiluko eragileak guneen arteko elkarlana indartuz

2025-01-17
Tokiko Garapena
Atzo ospatu zen IB SAREAren Kontseiluak “Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027″ Plan Estrategikoaren jarraipena eta IB SAREA osatzen duten Guneen arteko elkarlana indartzea izan zituen ardatz.

 

Atzo, osteguna, urtarrilak 16, Iraurgi Berritzenen lanean diharduten zazpi guneetako ordezkariek osatzen duten IB SAREAren Kontseilua bildu zen Azpeitiko Basazabal Jauregian. Gaur egun Kontseilu hau eskualdeko udalak, enpresak, hezkuntza, enplegua eta prestakuntza, ekintzailetza, merkataritza eta turismo guneko eragileek osatzen dute.  

Kontseilu honen helburua, bailararen garapen sozioekonomikorako proiektu estrategikoak erabaki eta bere garapena bultzatzea da, elkarlana eta estrategia konpartitu baten bitartez, IBren Lankidetzazko Gobernantza ereduaren baitan.  

Helburu honekin landu diren eremu desberdinen arteko elkarlaneko proiektu konkretuen jarraipena egiteaz gain, elkarlana indartzeko irizpideak zehaztu ziren. Besteak beste, elkarlaneko ondorengo proiektuak azaldu ziren Turismo Jasangarria, Industriaren Enplegu Aztarnategia, eta Negozio Aukerak.  

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia