Industria sektorean errentagarritasuna mantentzeko lehiakortasuna eta malgutasuna ezinbestekoak dira, eta horretarako, Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzeko gaitasunak garatzea funtsezko faktorea bihurtu da. Aurreko edizioen arrakastari esker, brainandcode.tech, DigiTalentu eta ADI Revolution enpresek, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, IndustrIA programaren hirugarren edizioa abiarazi dute. Programa hau industria enpresei zuzenduta dago, eta 2024ko urriaren 11n hasiko da, abenduaren 17ra arte luzatuz.
IndustrIA programak trebakuntza praktikoa eskaintzen du, parte-hartzaileei Adimen Artifizial Sortzailea beren eguneroko funtzioetan aplikatzeko aukera emanez. Prestakuntza-ibilbidea bi atal nagusitan banatzen da:
- Sarrerako modulu bat parte-hartzaile guztientzat, eta
- Espezializazio-moduluak, bakoitzak bere beharretara egokituz aukera ditzakeenak.
Hirugarren edizio honetan izena eman nahi dutenek, urriaren 10a baino lehen izena emanez gero, %10eko deskontua izango dute, izen ematean Iraurgi Berritzen aipatzen badute nola ezagutu ataleko besteak zatian. Hona hemen adibidea.
Informazio gehiagorako eta izena emateko esteka: https://industria.school/
Edozein zalantza izanez gero, interesdunek bbeobide@iraurgiberritzen.eus helbidera idatz dezakete.