Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko bosgarren jardunaldia izango da. Irailak 12an ospatuko da, on line, 09:00etatik 11:00etara bitartean, “Ingurumenaren lege-esparrua” lelopean.
2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo bosgarren jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek irailak 12rako (osteguna). 09:00etatik 11:00etara izango da, online. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago. Saio horretan parte hartzera gonbidatuta daude eskualdeko industria enpresa guztiak.
Jardunaldiaren helburua ingurumen-lege-esparrua eta industria-jarduerei eska dakizkiekeen legezko betebehar nagusiak ezagutaraztea izango da, haien ezaugarrien arabera.
Partehartzaileek, hondakinen, ontzien eta ontzien ondakinen, kutsadura atmosferikoaren edota isurketen inguruan egun indarrean dauden legeen inguruko informazioa jaso ahal izango dute besteak beste, eta baita dituzten zalantzak argitu ere.
Enpresa interesatuek ondorengo inprimaki honen bitartez eman beharko dute izena jardunaldi honetan zein urrian antolatuko denean:
Urriaren 10ean, 09:00etatik 11:00etara, online: Atzerritartasuna