Iraurgi Berritzen-ek, Deustuko Unibertsitatearekin duen lankidetza ibilbide luzearen baitan, “Ekonomia” irakasgaian parte hartu zuen urriak 7an, Donostiako Kanpusean, ADE, ADE + Zuzenbidea eta ADE + Informatikako Ingenieritza graduetan, 2.mailan dauden 160 ikasle ingururi azalpenak emanez.
Saio hauen helburua, praktikan, Euskadiren garapenerekin lotutako alor desberdinetan bultzatzen diren ekimenak ezagutzera ematea, eta, ekimen hauek ikasgaian lantzen duten lehiakortasun eta ongizateko markoan nola eragiten duten gogoeta egitea izan da.
Gaurko saioan, Begoña Beobide, Garapen eta Berrikuntza Agentziako zuzendariak, Urola Erdiko enpresa txikien lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzeko erronkaren aurrean Iraurgi Berritzenetik sustatzen ari diren ekimen desberdinak azaldu ditu. Amaieran, ikasleek galderak egin eta denen arteko gogoeta egiteko aukera ere izan dute, positiboki baloratu dutelarik gaurko ekinatza hau.