TicketBAIra egokitzen FakturaBAIren eskutik

2022-10-14

Eskualdeko enpresa, autonomo eta ekintzaileek FakturaBAIren inguruko formakuntza jasotzeko aukera izango dute datorren Urriaren 28an. Formakuntza, bereziki zuzendua dago beraien jardueragatik, urtean zehar emititzen duten faktura kopurua mugatua duten enpresentzat.

Baina zer da FakturaBAI? Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jartzen duen doako web aplikazioa da.

FakturaBAI web-aplikazioak Gipuzkoako egoitza elektronikotik TicketBAI baldintzak betez fakturak jaulkitzeko aukera ematen du. FakturaBAIrekin fakturak daitezke PDF formatuan, QR kodea eta TicketBAI identifikatzailea barne.

Aplikazioan sartzeko, identifikazio sistema elektroniko bat eduki behar da, faktura bat egiteko Gipuzkoako Foru Ogasunera bidaltzen den fitxategiaren sinadura elektronikoa behar baita.

Interesekoa izanez gero, Urriaren 28an, goizeko ordutegian, 9:30tik 12:30tara, Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da hitzordua. Izena emateko deitu telefono zenbaki hauetara: Ione Eizagirre 688 601 299 edo Alazne Larrañaga 688 718 777.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia