Iraurgi Berritzen eta Urola Erdiko Udalen arteko elkarlanaren emaitza izan da Bizkaiako Unibertsitate-Campusetara dijoan autobusaren finantziazioa

2024-01-04

Iraurgi Berritzen eta Urola Erdiko Udalen elkarlanari esker Bizkaiko Unibertsitate-Campusetara doazen ikasle eta Unibertsitateko langileak eramaten dituen autobusa finantzatzea lortu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketarako Departamentuaren eskutik.

Azahara Dominguez diputatua Begoña Beobide Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziako zuzendariarekin eta Ziztu elkartea osatzen duten pertsonekin bildu da. Elkarte hau unibertsitateko ikasle eta langile talde batek osatzen dute, eta egunero joaten da Bizkaiko unibertsitate-zentroetara. Batzar Nagusietan egin zuen modura, bere kompromisoa adierazi die egunero Urola Erditik Bizkaiako unibertsitate-campusetara doazen ikasle eta unibertsitateko langileak eramaten dituen autobusa diruz laguntzeko, eta ahal den nuerrian, Mugiren baldintzetara berdintzeko.

Azahara Domínguez: “Ezin da muga ekonomiko eta geografikorik egon unibertsitate-prestakuntzarako eta horregaitik, garraio publikoa eta eskuragarria sustatzeko lanean jarraituko dugu, bidezkoagoa den Gipuzkoa bat eraikitzeko”.

Diputatuak gogoratu duenez, erabilera bereziko garraioa da hau eta hauek ez dira Departamentuaren eskumenetan sartzen. Hala ere, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako sailak diruz lagunduko du zerbitzu hau.

“Ziztuk Urola Erdiko ikasle eta unibertsitateko langileek dituzten behar zehatzak ezagutzeko aukera emango digu bidaldiei, ibilgailu-kopuruari, ibilbideari, ordutegiei eta gainerako gaiei dagokionez. Elkarteak informazio hau helarazi ondoren, gure departamentuak, zerbitzu hori finantzatu eta, ahal den neurrian, Mugiren tarifa-baldintzekin berdindu ahal izango du», adierazi du diputatuak.

“Garraio publikoa Gipuzkoarren beharretara egokitzeko lan egiten dugu. Baita gure eskumenetik kanpo daudenean ere. Ez dugu inor atzean utzi nahi. Ezin da muga ekonomiko eta geografikorik egon unibertsitate-prestakuntzarako eta horregaitik, garraio publikoa eta eskuragarria sustatzeko lanean jarraituko dugu, bidezkoagoa den Gipuzkoa bat eraikitzeko”, bukatu du.

Ziztu elkarteak, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren kompromisoa “oso positiboa” dela adierazi du. “Estrategikoa ikusten dugu garraiobide honen sustapena jasangarritasuneranzko eta lurraldearen garapenerako bidea jorratzeko”, hausnartu du elkarteak.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia