Cookie konfigurazioa

Iraurgi Berritzen eta ZIURek eskualdeko enpresetako IT arduradunekin batera bigilantzia teknologikoa hizpide zibersegurtasun arloan

2025-02-27
Enpresa

Ostegun honetan, otsailak 27, Iraurgi Berritzenek, ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin lankidetzan, eskualdeko 11 enpresatako IT arduradunak bildu ditu zibersegurtasunari aplikatutako zaintza teknologikoan oinarritutako lan saio batean. Helburua izan da egungo eta etorkizuneko joerak aztertzea, baita estrategiak eta esperientziak partekatzea ere,  

Saioan, zibersegurtasuneko joera teknologiko garrantzitsuenak aurkeztu dira, egungo egoerari eta etorkizuneko ikuspegia landuz. Halaber, IT sailek zibersegurtasuna bermatzeko erabilitako irizpide estrategikoak, inbertsio-lehentasunak eta funtsezko baliabideak azaldu dira. Ondoren, eztabaida ireki da esperientziak partekatzeko eta errealitatea sailen eta IT taldeen behar eta gaitasunekin kontrastatzeko. 

Horrez gain, dinamika parte-hartzaile baten bidez, talde honetako IT arduradunek etorkizunean landuko dituzten zibersegurtasuneko jarduera-ildo nagusiak identifikatu dituzte. 

Iraurgi Berritzenek sustatutako lan-saio hauek eskualdeko industria zibersegurtasuna sendotzeko ahalegin bateratua dira, Urola Erdiko enpresek etengabe aldatzen ari den ingurune digitalean aurrean dituzten erronketarako prest egon daitezen. 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia