Iraurgi Berritzen eta Deustoko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Turismoko graduaren prestakuntza dualerako

2020-07-16

Gaur, uztailak 17, ostirala, Azkoitiko Intsausti Jauregian lankidetza-hitzarmena sinatu dute Deustoko Unibertsitateak eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak, hain zuzen, tokiko udalekin elkarlanean eskualdearen sustapen sozioekonomikorako politika eta estrategia publikoak garatzeaz arduratzen denak.

Akordioaren helburua erakundeen arteko elkarlana da, COVID-19ak sortutako egoerak Urola eskualdeko errealitate turistikoan eragin dituen erronkei erantzuna emateko. Akordio horren bidez, Turismoko graduko 4. mailako ikasleek aukera izango dute prestakuntza dualaren arloko proiektu bat garatzeko, 2020ko irailean hasiko den ikasturtean erakundean egingo diren prestakuntza-egonaldien bidez.

Jose Antonio Rodriguez Ranz Deustoko Unibertsitateko erakunde harremanetarako eta Donostiako campuseko errektoreordeak eta Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Azkoitiko alkateak sinatu dute bi erakundeen arteko akordioa. Beraiekin batera izan dira Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendaria, Jesus Mujika Iraurgi Berritzeneko Turismo koordinatzailea, eta Basagaitz Guereño Deustoko Unibertsitateko Turismo Saileko zuzendaria.

{myFlickr}photoset_id=72157715217235412{/myFlickr}

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia