IB Kudeaketa Kontseilua: enpresa, enplegua, hezkuntza eta udal ordezkariek bilkura ospatu dute

2020-07-15

Pasa den uztailak 15ean, Gune desberdinetako ordezkariek osatzen duten Kontseiluak bilera telematikoa ospatu zuen.

Bertan, gaur egungo krisi testuinguruan, gune bakoitzaren egoera eta azken asteetan abian jarritako ekintzak partekatu ziren. Besteak beste, eragile ezberdinen arteko elkarlan proiektuetan egindako aurrerapenen berri eman zen. Honez gain, aztergai izan zen eskualde mailako proiektu berri baten proposamena, “Agenda 2030” eskualde jasangarria sustatzeko egitasmoa.

Enpresa Gunean azken hilabeteetan egin diren ekintzen berri eman eta hauen balorazioa egin zen. Balioan jarri ziren, azken hilabeteetan Enpresa Gunean egin diren lan bileretan Udaletako ordezkariek parte hartu izana edota “Ikasiz” programaren garapena. Azken honi dagokionez, azken asteetan kudeaketa arloan esperientziak trukatzeko antolatu diren bilera telematikoen balorazio positiboa egin zen. Bestetik, dirulaguntzen bitartekaritzan egindako kudeaketa lana eta emaitzak ere balioan jarri ziren. Amaitzeko, eskualdeko industria ehunaren egoera ezagutzeko egin zen azterketako emaitzen berri eman eta aurrera begira, guneak lehenetsi zituen 3 lan lerroen berri eman zen: “Estrategiaren berdefinizioa”, arlo “ekonomiko-finantzieroa” eta “digitalizazioa”.

Enplegu Guneari dagokionez, eskualdeko langabezia datuak aurkezteaz gain, Enplegu arloan abian dauden zerbitzu eta programen berri eman zen. Bestetik, eskualdeko laneratze eta gizarteratzeko 12 eragilerekin osatu berri den “UrolanEkin” lankidetza sarea eta bere ekintza plana aurkeztu ziren. Bestalde, Lanbidek Kooperatibei eta izaera sozialeko enpresei bideratutako dirulaguntza lerroak abian direla jakinarazi zuen.

Tokiko Garapen Gunean azken asteetan egindako ekintzen berri eman zen. Udalek, osasun krisiaren testuinguruan, azken asteetan hartu dituzten neurriak aurkeztu eta gizarte zerbitzuetan beharrak handitzen ari direnaren kezka adierazi zituzten. Era berean, udal ordezkariek, eskualdeko enpresa eta eragile sozioekonomikoekin azken asteetan izan duten harremana balioan jarri eta salbuespen egoera honetan, lankidetza gune hauen beharra zuten. Eskualdeko gobernantza eredua balioan jarri eta konfidantzazko harremanak lantzearen garrantzia aipatu ziren lan bileran.

Hezkuntza Gunean, Izarraitz Lanbide Heziketak adierazi zuenez, azken hilabeteetan “Osasun Protokola” nahiz “Barne Antolaketa” prozedurak sortu eta egokitu behar izan dituzte. Aldiz, 2020/21 ikasturtera begira, ikastetxeak dituen asmoen berri eman zuen. Batetik, “Gizarte Integrazioa” goi mailako ziklo berriaren berri eman zuen, azken 3 ikasturteetan, ikastetxearen eskaintza bi ziklo berrirekin osatuz. Bestetik, berriz, “Elkar-Ekin” proiektuaren baitan, Izarraitz Lanbide Heziketa, bazterkeria egoeran dauden herritarrei Soldadurako Lanbide Ziurtagiria eskaintzeaz arduratuko dela jakinarazi zuen eta ildo beretik, udazkenean, eskualdeko enpresekin elkarlanean, soldadura arloan, laneratzeko konpromezua duen ikastaro berri bat abian jartzeko asmoa adierazi zuen.

Hezkuntza Gunean, Ikastetxeen Guneari dagokionean, azken hilabeteetan egindako ekintzen berri eman zen 2019/20 ikasturterako aurreikusita zeuden proiektu eta lan lerroen laburpena eginez. Era berean, “Covid-19” osasun krisiaren aurrean, ikastetxeek bizi izan dituzten erronka nagusiak aipatu ziren. Amaitzeko, 2020/21 ikasturteari begira, ikastetxe ezberdinak elkarrekin “Covid-19” krisi testuingurura egokituko den plangintza osatu eta lankidetzan jarraitzeko konpromezua agertu ziren.

Azkenik, kudeaketa kontseiluak, eskualde ikuspegiarekin eta eragile ezberdinak lankidetzan, datozen hilabeteetan “Agenda 2030” ekimena lantzea adostu zuen.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia