Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arloak antolatuta, 2018 eta 2019an langabetuei zuzendutako 20 tailer burutu ditu, hilabetean 2 saio eginez. Guztira 106 langabetuk hartu dute parte. Hauetatik, 63 emakumeak eta 43 gizonezkoa izan dira.
Besteak beste, ikastaro hauetan landu diren gaiak honakoak izan dira: Lana bilatzeko, gaur egun, eskualdean eta eskualdez kanpo dauden iturri ezberdinak ezagutarazi eta aztertu dira; Bakoitzaren helburu profesionalak, gaitasunak eta trebeziak identifikatzen eta honi buruz hausnartzen lagundu da; Lana bilaketa antolatzeko, planifikatzeko pausuak eta dauden erreminta eta teknika ezberdinak azaldu dira. Hala nola, CV pertsonala, lan elkarrizketak, talde dinamikak, etab.
Bai erabiltzaile eta baita antolatzaileek ere positiboki baloratu dituzte Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaro hauek.