Iraurgi Berritzenek ERE/ERTE egoeran dauden langileei Lanbiden langabezia-prestazioa kobratzeko beharrezko diren tramiteak egiten lagunduko du

2020-03-17

Iraurgi Berritzeko Enplegu Sailetik jakinarazten da, ERTE/ERE egoeran dauden langile guztiek langabezia-prestazioa jasotzeko Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa ALTAN egon behar dutenez, laguntza-zerbitzu bat eskaintzen duela tramite horiek egiteko.

Aurretik LANBIDEn izena emanda dauden pertsonak, Mi Lanbidenet-en bitartez bere egoera Bajatik Altara alda dezakete, baina inoiz izena eman ez dutenek honako estekan eskuragarri dagoen formularioa bete behar dute:
ALTA eskaera Lanbiden

Harremanetarako:

  • Laguntza Zerbitzua:  688 758 494 (Maite), 688 759 590 (David) eta 688 873 589 (Sandra)
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia